Bixente Tximo arrantzalearen bustoa desagertu da

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 7a

Bixente Tximo itsasoari begira. (Artxibokoa)

Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan zegoen bustoa. Duela egun batzuk desagertu zen, eta zer gertatu den inork ez badaki ere, lapurreta bat izan dela dirudi.

Duela egun batzuk Bixente Tximo arrantzalearen brontzezko bustoa desagertu zen. Artelana Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan aurkitzen zen, lehenengo tunelaren ondoren. Harrizko idulki batean zegoen bustoa eta, zehazki zer gertatu den inork ez badaki ere, lapurreta bat izan dela dirudi.

Bixente Tximo arrantzalearen bustoa Julio Beobide artista zumaiarrak egin zuen. 1996. urtean Zarauzko Udalak Beobide familiari erosi zion brontzezko eskultura eta, hasiera batean Zarauzko malekoian egon bazen ere, gerora Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekura mugitu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide