17 urtez azpiko Halterofiliako Munduko Txapelketa ari da jokatzen Kolonbian, Santiago de Cali hirian, eta gaur, ZKE Halterofilia taldeko kide den Lide Mendizabal lehiatuko da. Aurten, Espainiako selekzioak zortziko talde bat osatu du launa gizonezkoz eta emakumezkoz osatuta, eta Mendizabal da horietako bat.
Pultsolari zarauztarrak 58 kilokoen A kategorian hartuko du parte munduko onenen aurka. 20:00etan hasita, Mendizabalek duen onena eman beharko du garaipena eskuratzeko, eta ZKEk azken urteetan izan duen lan maila erakusteko.
Kubarentzat "harrotasun handia" da munduko txapelketan ordezkari bat izatea, eta adierazi dute "etxeko harrobiak gero eta maila handiagoa duela berresten duen urrats bat" izango dela.