Jai giroan murgilduko da asteburu honetan Vista Alegre auzoa, eta ostiral arratsaldeko txupinaren ondoren, askotariko ekitaldiz gozatzeko parada izango dute bizilagunek hiru egunez: krosa, bazkari herrikoiak, sardina jana, jokoak eta txapelketak, haur antzerkia eta zuzeneko musika, besteak beste. Aspertzeko astirik ez da izango, inolaz ere.
Larunbateko herri bazkariari dagokionez, antolatzaileek adierazi dute tiketak aurrez erosi behar direla auzo elkartean bertan: helduek 20 euroan eta haurrek 9 euroan; txartela erosteko azken eguna gaur da. Jubilatuentzako txartela, berriz, doakoa izango da, baina izena ematea derrigorra izango da beraientzat ere. Haurren bazkaria 14:00etan hasiko da, eta helduena ordu erdi geroago, 14:30ean.
Uztailak 10, ostirala
19:00. Txupinazoa, auzoko erraldoiekin
19:15. Dardo txapelketa.
20:00. Sardina jana.
21:00. Erromeria, Maria eta Lanberri trikitilariekin.
23:00. Pultzu Beltzean taldearen kontzertua.
Uztailak 11, larunbata
10:30. Diana
10:32. Marrazki lehiaketa
12:00. III. Torreoian Krosa. Izen-ematea auzo elkartean. Mailak: HH 2tik HH5era, LH1etik LH6ra eta DBH.
13:30. Haurren bazkari herrikoia
14:30. Helduen bazkari herrikoia.
Ondoren, bingoa.
15:30. Futbolin junior txapelketa.
16:30 Ping Pong Txapelketa.
17:00. Puzgarriak
19:30. Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia haur antzerkia, Didau taldearen eskutik.
20:30. Patata tortila lehiaketa
21:15. Erromeria, Joxe Mendizabalekin.
Uztailak 12, igandea
10:30. Diana.
10:33. Eskulanak eta gorputz margoketa.
12:00. Apar festa
12:30. Kalejira trikitilariekin.
13:00. Txistorrada
16:30. Saskiratze eta penalti txapelketa.
Ondoren, txokolatada.
17:30. Toka txapelketa
19:00. Slow Times Blues Band taldearen kontzertua.
21:00. Festa amaierako suziria.