Hainbat lagunek baliatu dute Zarauzko Udaleko Gazteria sailak hirugarrenez antolatu duen Gazte Ekintzaileen Erakusleihoa beren sorkuntzak jendaurrean erakusteko eta saltzeko.
Hamabi postu jarri dituzte guztira, eta gehien bat arropak nahiz bitxiak aurkitu dituzte malekoiko Dama aurrean prestatutako azokara hurbildu diren herritarrek. 20:00ak arte iraungo du erakusleihoak.
Hamabi stand horiez gain, podcast grabaketa, zeramika tailerra eta zuzeneko musika ere izan dira Gazte Ekintzaileen Erakusleioan.