Itxura hartzen ari da Hiruputzuko horma irudia

Intza Trula 2026ko uztailaren 4a

Hainbat lagun, Hiruputzu gaztetxeko murala margotzen. (Utzitakoa)

Danda gazte asanbladak antolatzen duen Udanda egitasmoaren barruan, Hiruputzu gaztetxeko murala margotzen ari dira egunotan hainbat lagun. Asteburuan zehar amaitzea aurreikusi dute.

Asteburua izanagatik ere, Danda gazte asanbladako kideak lanean ari dira, Hiruputzu gaztetxeko horma irudia margotzen. Gazte asanbladak Udanda egitasmoaren barruan antolatutako jardueretako bat da mural margoketa, eta horma itxura hartzen hasia da dagoeneko. Ainara Alkorta zarauztarrak egin du diseinua, eta, hain zuzen ere, herritarren laguntzarekin asteburuan zehar amaituta egotea aurreikusi dute.

Horrez gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte datozen asteetarako. Horien artean egongo dira futbol txapelketa, parrillada, tailerrek eta volley txapelketa, eta horietan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako aukera zabalik dago Dandaren sare sozialetan, eta asanbladako kideren batekin hitz eginda ere egin daiteke inskripzioa.

Honakoa da aurtengorako prestatu duten egitarau osoa:

  • Uztailak 1-6. Gaztetxeko mural margoketa.
  • Uztailak 15. Biharraren egietan: poesia errezitaldi musikatua.
  • Uztailak 18. Futbol txapelketa eta parrillada.
  • Uztailak 25. Tailerrak.
  • Uztailak 28. Volley txapelketa.
  • Uztailak 31. Los 40ri ez!
  • Abuztuak 1. Artisten eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide