Zarautz Altxa saria martxan da malekoian

Intza Trula 2026ko uztailaren 4a

Eguerdian abiatu dute txapelketa Dama parean, eta arratsalde osoan zehar jokatuko dute. ZKE Halterofiliako kirolariez gain, Mont-de-Marsan hiriko (Frantzia) Stade Montois eta Iruñeko Anaitasuna taldeko partaideak ere ari dira lehian.

Eguzkiak gogor jotzen duela eta bero handiarekin, abian da jada ZKE Halterofiliak antolatutako Zarautz Altxa txapelketa. 15:00 aldera ekin diote kirol hitzorduari malekoian, Dama parean, eta, gutxi gorabehera iluntzera arte iraungo du txapelketak.

Emakumezko zein gizonezko kirolariak ari dira parte hartzen, eta horietako batzuk etxekoak dira, ZKE Halterofiliakoak. Beraiez gain, Mont-de-Marsan hiriko (Frantzia) Stade Montois eta Iruñeko Anaitasuna taldeko partaideak ere ari dira lehian. 

Lau txandatan banatuta ari dira jokatzen gaurko txapelketa, eta horrez gain, ZKE Halterofiliako hainbat gaztetxok teknika erakustaldia ere egingo dute, ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide