Gazte Ekintzaileen Erakusleihoa egingo dute igandean, hirugarrenez

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 3a

Gazte Ekintzaileen Azokaren bigarren edizioa. (Aritz Mutiozabal)

Hamabi stand jarriko dituzte guztira, 11:00etatik 20:00etara. Horrez gain, podcast bat grabatuko dute, zeramika tailerra egingo dute eta kontzertu bat eskainiko dute.

Hirugarren aldiz, Gazte Ekintzaileen Erakusleihoa antolatu du Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak. Igandean izango da, Zarauzko malekoiko Dama ondoan. Bertan, hamabi stand jarriko dituzte, eta herriko gazteek sortutako produktuak ikusteko eta erosteko aukera egongo da bertan. 11:00etatik 20:00etara izango da erakusleihoaren ordutegia.

Hamabi stand horiez gain, beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte: 13:00etan podcast bat grabatuko dute, 10:00etatik 14:00etara zeramika tailerra egingo dute eta, azkenik, 17:00etan kontzertu bat eskainiko du musika talde batek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide