Iragarri dituzte SKAPAko jaietako kontzertuak

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 4a

2024ko SKAPA jaiak. (Azkenportuko Komisiyua)

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dituzte aurtengo SKAPA jaiak. Aurten, Alarma Morea, Maskak, La señora tomasa, Sofa eta Fan & Go erromeriaren kontzertuez gozatzeko aukera izango da iluntzeetan.

Urtero bezala, SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak abuztuaren hasieran izango dira; aurten, hilaren 8tik 12ra, hain zuzen ere. Urtero legez, jai batzordeak ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu ditu herritarren eta bisitarien gozamenerako.

Abuztuaren 8an Alarma Moreak, eta DJ Bon eta DJ Jam-ek kontzertu bana eskainiko dute; abuztuaren 10ean, Maskak eta La señora tomasa taldeak igoko dira eszenatokira; abuztuaren 11an, Sofa musika taldeaz eta Bad Soun Systemez gozatzeko aukera izago da; eta azkenik, abuztuaren 12an, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Hodei Iruretagoiena, Alaia Martin eta Igor Elortza bertsolariak, eta Fan & Go erromeria taldea izango dira.

Egitaraua:

Abuztuak 8, larunbata:

  • 23:00. Alarma Morea.
  • 00:15. DJ Bon + DJ Jam.

Abuztuak 10, astelehena:

  • 23:15. Maskak.
  • 01:00. La señora tomasa.

Abuztuak 11, asteartea:

  • 23:15. Sofa.
  • 00:45. Bad Sound System.

Abuztuak 12, asteazkena:

  • Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Hodei Iruretagoiena, Alaia Martin eta Igor Elortza bertsolariak.
  • 00:00. Fan & Go.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide