Gaur arratsaldean Une batean erakusketaren inguruko solasaldia eskainiko du Dario Urzai argazkilari bilbotarrak Photomuseumen, 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da.
Erakusketa ia bi hilabetez egongo da bertan, eta abuztuaren 2a izango da mostra bisitatzeko azken eguna, ondorengo ordutegian: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Lanak izen bereko aitonari, aitari eta semeari, hiru belaunaldiri, lotutako materiala biltzen du, eta aitak mende erdi baino gehiagoz egindako 2.500 negatiboko artxibotik abiatzen da. Aitonaren itsas bizitzatik ez dago argazkirik gordeta, eta bere presentzia aitari kontatutako istorioen bidez jaso da lanean. Ondoren, semeari irudi mental gisa transmititu zaizkio oroitzapen horiek.
Halaber, obra banakako zein taldeko erakusketetan aurkeztu dute estatuko eta nazioarteko museo eta arte-zentro askotan, hala nola Guggenheim museoan, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian edota MACBAn, besteak beste.