IAT lantegiak greba egingo du astelehenean, langileen akordioa berritzeko negoziaketen etenaren aurrean

Intza Trula 2026ko ekainaren 26a

Zarauzko IAT lantegia. (Onintza Lete Arrieta)

ELA sindikatuak "garbi" du langileen baldintzak hobetu behar direla, "eta enpresak badu horretarako gaitasuna". Astelehenean 08:00etan elkartuko dira Zarauzko lantokiaren aurrean, eta beste bi protesta egun ere iragarri dituzte: uztailaren 8an eta 10ean izango dira. Bergarako IAT zentroan ere bat egingo dute protestarekin.

Langileen akordioa berritzeko negoziaketak etenda daudela ikusita, ELA sindikatuak jakinarazi du hiru greba egun deitu dituztela Zarauzko IAT zentroan. Hain justu, astelehenean izango da lehen protesta eguna lantokian, 08:00etan, eta beste biak uztailaren 8an eta 10ean izango dira. Itasua enpresak kudeatzen du lantegia, Bergarakoarekin (Gipuzkoa) batera, eta bertan ere bat egingo dute deialdiarekin.

Sindikatuaren arabera, langileek enpresarekin izandako azken negoziaketek "hobekuntza gutxi" ekartzeaz gainera, "atzerapenak" ekarri dituzte. Langileen batzordeak enpresarekin sei bilera egin dituela jakinarazi du, eta horien ostean "ez da aurrerapausorik eman". Hori horrela, langile batzordeak enpresa komiteak proposatutakoa babestu du, eta hiru greba egun deitu dituzte. Izan ere, sindikatuak "garbi" du langileen baldintzak hobetu behar direla, "eta enpresak badu horretarako gaitasuna".

ELAren arabera, inguruko herrietan funtzio berdinak betetzen dituen konpetentzia den enpresako langileek dauzkaten lan baldintzetatik "oso urruti" daude Itasuako langileak. Horrenbestez, negoziaketa honetan "baldintzak parekatzea" da langileek lortu nahi dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide