San Pelaio ermita bedeinkatu eta lehen ospakizun eukaristikoa egin zutela 175 bete direla aitzakia hartuta, bertan aurkeztu zuten pasa den ostegunean Zarauzko San Pelaio jaietako egitaraua. Konturatzerako igaro dira egunak, eta heldu dira sanpelaioak. Bihar eguerdian hasiko dituzte jaiak, igandera arte.
Aurkezpenean jakinarazi zuten moduan, ermitaren urteurrenarekin lotutakoa izan behar zen aurtengo jaietako lehen berrikuntza: Udaberri abesbatza kontzertua eskaintzekoa zen gaur ermitan, baina bertan behera utzi zuten tenperatura altuengatik. Halere, izango da beste nobedaderik: Gozategik ostiral gauean Lege Zaharren Enparantzan eskainiko duen kontzertua.
Halaber, ohiko haurren zein helduen danborradak ere egingo dituzte bihar: haurrena 18:30ean hasiko da, eta helduena, berriz, 23:00etan. Azken honek 25 urte betetzen ditu aurten, eta, horregatik, lehen danborrada antolatu zuten elkarteei eta hango partaideei herriaren esker ona adieraziko diete, eta makila Ana Mari Esnalek jasoko du. Horrez aparte, musika, jolasak eta abar uztartzen dituzten jarduera ugari izango dira egunotan.
Halaber, txosnaguneak ere prest du festetako egitaraua. Munoan egin izan ohi dituzte festetako ia jarduera guztiak, baina aurten Galtxagorri parean egingo dituzte. Malekoiko obrak direla medio hartu dute lekualdaketa erabaki hau. Hain justu, txosnaguneak ere bihar zabalduko ditu ateak, 20:00etan.
Egitaraua:
Bihar, osteguna, San Pelaio bezpera
- 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko, udaletxeko balkoitik. Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
- Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin.
- 18:30. Iñurritzan, poteo girotua ezusteko DJ batekin.
- 18:30. Dizkobolo Elektrotxaranga (Frontoi txikitik hasita).
- 18:30. Haurren XLVI. Agerraldia, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta (Antolatzailea: Haur Kultur Taldea). Ibilbidea: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoak.
- 20:00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute.
- 20:00. Txosna irekiera, eta, ondoren, argazki jendetsu txosnagunean: Etxebizitzarekin Negoziorik Ez!
- 21:30. Lege Zaharren enparantzan, DJ BON nerabeentzat.
- 23:00. XXV. Danborrada Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Lehen taldearen ibilbidea: Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Kiriki kalea, Patxiku kalea, Santa Marina, Herrikobarra, San Frantzisko eta Zigordia kalea. Bigarren taldearen ibilbidea: Zigordia kalea, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Iturribide, Bizkaia kalea, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea. Hirugarren taldearen ibilbidea: Ipar kalea, Musika Plaza, Ipar kalea, Santa Marina, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Orape kalea, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea.
- 23:30. Iñurritzako zelaian, dantzaldia Fan&Go taldearekin.
- Ondoren, txupinazoa Iñurritzako zelaian.
- 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio makila emango diote Ana Mari Esnali eta Zarauzko Udalak 2001ean helduen lehen danborradan parte hartu zuten lau elkarteetako antolatzaileak omenduko ditu: Arkaitz Mendi elkarteko Iñaki Olazabal Paxo, Hilario Beizama eta Pedro Mari Silvan, Zurbaran elkarteko Santi Negueruela, Urpekoak elkarteko Karlos Etxarte eta Carballeira elkarteko Jorge Asorey zena.
- 00:00. Lege Zaharren enparantzan, bandera igoera, txupinazoa eta San Pelaioren ereserkia, Musika Bandaren laguntzarekin.
- Ondoren, kalejira Musika Plazara Igandea txarangarekin.
- Ondoren, DJ BON Lege Zaharren Enparantzan.
- 00:30. Musika plazan, Oxabi taldearen emanaldia.
- 00:30. Skarreggeasko, Lumatzak eta Dj Ianruizzz, txosnagunean.
- Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
Etzi, ostirala, San Pelaio eguna
- 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin.
- Aldi berean, Iñurritzan, diana txistulariekin.
- 11:00. San Pelaio ermitan, meza nagusia.
- 11:00. Gaztetxian aldeko paella txapelketa, txosnagunean.
- 11:30. Lege Zaharren enparantzan, Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VIII. Topaketa. Parte hartzaileak: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa, Pasaiko Erraldoi Konpartsa, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, Izugarria Hondarribiako Erraldoiak, Salbideko Erraldoiak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea Lizarrako dultzaineroak lagunduta.
- 12:00. Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:30. Iñurritzako zelaian, aurreskua dantzatuko dute Iñurritzako gazteek.
- 13:00. Merkatu Plazako lehen solairuan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua.
- 15:00. Balsa karrera.
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, Ustekabe txaranga, eta Zarautz'trik trikitilariek eta Lizarrako dultzaineroekin batera.
- 17:30. Bixkor txaranga, txosnagunean.
- 18:00. Iñurritzako zelaian, dantzaldia Erromeria.eus taldearekin.
- 19:30. Bassajaun Sound System, txosnagunean.
- 20:00. Larrain dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira Musika Plazara.
- 22:00. Txosnetatik manifestazio feminista: Herriko Festak Ere Gureak Dira!
- 22:30. Musika Plazan, Gozategi taldearen kontzertua.
- 22:30. Berba Labanakaz, Higiene eta Siwanaba, txosnagunean.
- Ondoren, dantzaldia Iratzar taldearekin
- 22:30. Iñurritzan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Ekainak 27, larunbata, San Pelaio Bigarrena, Haur eta Gazteen Eguna
- 05:30. Iñurritza Elkartean, baratxuri zopa banatuko du Iñurritza Jai Batzordeak.
- 06:00. Iñurritzan, ohiko oilasko biltzearen hasiera.
- 11:00-14:00. Frontoi Txikin, haurrentzako egurrezko jolasak. (Euria egingo balu Gaztelekuan).
- 12:00. Lege Zaharren Enparantzatik hasita, erraldoi txikien kalejira, Imuntzo Trikitilari Eskolako trikitilariekin.
- 13:30. Iñurritzako zelaian, oilasko biltzearen amaiera.
- 14:30. Denak Etxera! bazkaria, txosnagunean.
- Ondoren, Anuk eta Eleneren kontzertua, txosnagunean.
- 17:00. Nerabe gunea (12-18 urte). Puzgarriak, estanpazio tailerra eta ginkana, Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik.
- 17:30. Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, Sugarri txaranga eta Zarautz'trik trikitilariek, eta buruhandi eta erraldoiek lagunduta.
- Ondoren, Iñurritzan haur parkea, eta frontoian apar festa.
- 18:00. Dragpelayo disidenteen bila, karropoteoa Dj Titibururekin, txosnagunean.
- 18:30. Iñurritzan, dantzaldia Gauargi taldearekin.
- 18:30. Iñurritzan, Debrass Band tabernaz taberna ibiliko da.
- 20:30. Kalejira, Musika plazara itzulera.
- 22:00. Musika plazan, disko festa DJ Nemux-ekin.
- 22:30. Iñurritzako zelaian, bertso jaialdia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Aimar Sorazu, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Ion Zaldua.
- 22:30. Putas Amak, Sal del Coche eta La Fulana, txosnagunean.
- Ondoren, Iñurritzan, erromeria Batbita taldearekin.
Ekainak 28, igandea
- 09:00. Iñurritzan, Diana txistulariekin.
- 11:00. San Pelaio ermitan, meza.
- Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
- 11:30. Iñurritzako zelaian, haur jolasak Txipristin taldearekin.
- 14:00. Iñurritzan, gibel jana oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
- 19:00. Iñurritzan, herri kirolak Joseba Ostolaza Harri eskolarekin.
- 20:00. Iñurritzan parrillada, Auzoak bizirik taldearen eskutik.
- 22:00. Iñurritzako zelaian kontzertuak: Alarma Morea, Putzu Beltzean eta Bide Batez.
- 00:00. Iñurritzan, Bandera jaistea, eta festen amaierako txupinazoa.