Unax Odriozola jokalari gazteak Portugaleten jokatuko du datorren denboraldian. Denboraldi bikaina egin ondoren, taldez aldatzea erabaki du. Pasa den denboraldian 32 partidu ofizial jokatu, eta 10 gol sartu zituen Lagun Onak taldearekin, eta Eibarren harrobian hazitakoa da. Portugaletek ongi etorri beroa eman dio bere erdilari berriari.