Uda sasoian sartuta, Zarauzko haurren zein helduen liburutegiek ordutegi ezberdina izango dute datorren astelehenetik, hilaren 29tik, aurrera. Ikasturtean zehar izan ohi duten ordutegia moldatuta, ondorengo ordu eta egunetan egongo dira zabalik datozen hilabeteetan: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. Udalak jakitera eman duenez, ordutegi hau martxan egongo da irailaren 13ra arte.