Bidasoa Irunek Markel Errasti fitxatu du

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 23a

Errasti, Amenabar Zarautzekin jokatutako partida batean. (Luis Epelde)

Bidasoa Irunek datozen hiru denboraldietarako fitxatu du eskubaloi jokalari zarauztarra. Errastik Bidasoaren lehenengo eta bigarren taldeetan uztartuko du bere jarduna.

Markel Errasti gazteak Bidasoa Irun taldean jokatuko du datozen hiru denboraldietan. Zarautz Kirol Elkartean maila altua erakutsi ostean, Asobal ligako talde onenetako batera egingo du jauzi Errastik. Irungo taldeak adierazi du zarauztarra lehenengo eta bigarren taldeetan arituko dela.

Irungo taldeak jakinarazi duenez, Errasti bere "aldakortasunagatik" nabarmentzen da, "erdian zein hegalean" jokatzeko gai baita. "Jokoaren egoera ezberdinetara egokitzeko duen gaitasunak, bere talentuarekin eta etorkizun oparoarekin batera, klubaren etorkizunerako balio handiko fitxaketa bihurtzen dute", gaineratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide