Ondasun higiezinen gaineko zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea zabaldu dute

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 23a

Musika Plaza. (Artxibokoa)

OHZ borondatez ordaintzeko epea uztailaren 1a bitartean egongo da zabalik. Udalak gogorarazi du borondatezko kobrantza epean ordaindu gabeko zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko direla eta errekargua izango dutela.

Zarauzko Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko epea ireki du, eta jakitera eman duenez, ordainketa borondatez egiteko azken eguna uztailaren 1a izango da.

Udalak azaldu duen moduan, ordainketa bideratuta duten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik, epearen azken egunean, uztailaren 1ean, alegia. Helbideratu gabeko ordainagiriei dagokionez, posta bidez bidali ditu udalak zergadunen adierazitako helbideetara.

Hori hala, ordaintzeko hainbat modu daude: www.zarautz.eus atarian Nire Ordainketa atalean, kutxazain automatikoetan zein bankuetan posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia 29 – 943 00 5100).

Udalak nabarmendu du borondatezko kobrantza-epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko direla eta errekargua izango dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide