Larunbatean jokatu zuen Txirrita Mendi Lasterketaren IV. edizioa. Guztira, 231 lasterkari atera ziren garaipenaren bila, 201 mutil eta 30 neska. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia zarauzko bizilaguna izan zen 14 kilometrotako ibilbidea egiten azkarrena, 1:40:21ko denbora eskuratuz. Bigarren sailkatuak, Nerea Gargall donostiarrak, 43 segundo beranduago zeharkatu zuen helmuga. Halaber, beteranoetan ere Amilibia izan zen irabazle.
Gizonezkoetan, Andoni Uzkiano izan zen helmugaratzen lehena, 01:17:52ko denborarekin. 3 minutu eta 10 segundo beranduago zeharkatu zuen helmuga Mikel Usandizaga aiarrak, bigarren postua eskuratuz.