Etorkizuneko arrantzaleen hitzordu jatorrena

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 21a

Haurren 64. Arrantza Festan parte hartu dute gaur 81 haur eta gaztetxok, eta gozatua hartu dute bakarka nahiz helduek lagunduta kainaberak moilatik uretara jaurti eta arrainak harrapatzen. 

81 haur eta gaztetxo animatu dira Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatutako Haurren 64. Arrantza Festan parte hartzera. Ohi bezala, itsasertzeko arrantza egin dute, lehorretik, eta arrainak akatu gabe.

Bakarka nahiz heldu batekin taldea osatzeko aukera izan dute, eta guraso asko animatu dira txikienei laguntzera. Antolatzaileren batek ere aprobetxatu du txapelketa bere jakintza hurrengo belaunaldiei transmititzen saiatzeko. 

Izen-ematea 08:00etatik 09:00etara egin dute Musika Plazan, eta handik porturantz abiatu dira arrantzale txikiak. Gozatua hartu dute han, kainaberak moilatik uretara jaurti, eta arrainak harrapatzen. Amaieran, denentzat izan dira opariak Musika Plazan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide