Sanpelaioak 2026

Festa egun herrikoiak berotu du San Pelaio

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 20a

San Pelaio jaien atarian, Sanpelaioak Martxan eguna ospatzen ari dira gaur Iñurritzan Iñurritzan. 

Egun gutxi falta dira Zarauzko festa nagusiak hasteko, baina Iñurritzako jai batzordeak gaur abiatu ditu ospakizunak, Sanpelaioak Martxan egunarekin. Festa egun herrikoia da gaurkoa, eta hala, III. Kalezka pilota txapelketa jokatu dute hainbat gaztek Iñurritzako frontoian. Bitartean, metro gutxira, marrazkiak egiten aritu dira auzoko txikienak, eta 12:30etik aurrera txakolin dastaketaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek.

Arratsaldean, 17:30etan, Jalgi dantza taldearen emanaldiak girotuko du bazkalostea, eta 18:30etan hasita, Hamarru elektrotxaranga trabernaz taberna ibiliko da. Azkenik, kantu-afaria egingo dute 22:00etan

Sapelaioek beste lau egunez jarraituko dute, eta jarduera, kontzertu eta ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango da.

Egitaraua:

Ekainak 25, osteguna, San Pelaio bezpera

  • 18:30. Poteo girotua ezusteko dj batekin.
  • 23:30. Erromeria Fan&Go taldearekin.
  • 00:00. Txupinazoa festei hasiera emateko.

Ekainak 26, ostirala, San Pelaio eguna

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza Nagusia San Pelaio ermitan.
  • 12:30. Aurreskua Iñurritzako zelaian, Iñurritzako gazteek eskainita.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 20:30. La Jodederaren kontzertua.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabierekin.

Ekainak 27, larunbata, San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Baratxuri-zopa Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera Iñurritza elkartean, Zarautz TRIK trikitixa elkarteko ikasle eta Goizeko Ihintzako txistulariekin.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Dress band tabernaz taberna.
  • 22:30. Bertso jaialdia Andoni Egaña, Aimar Sorazu, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Amets Arzallusekin.
  • Ondoren, erromeria Batbitanen eskutik.

Ekainak 28, igandea

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:30. Haur-jolasak Txipristin taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 12:00. Meza San Pelaio ermitan.
  • 14:00. Gibel-jana oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
  • 20:00. Herri-kirolak Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik.
  • 20:30. Kontzetuak: Alarma Morea, Putzu beltzean eta Bide batez.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide