Imanol Urbieta musika eskola kalera atera zen atzo arratsaldean, ikasturte amaierako ekitaldia herritar guztiei eskaintzeko. Emanaldi nagusia Frontoi Txikin egin zuten 18:30ean, baina aurrez, kalejiran ibili ziren: txistularien diana eta gero, batukada eta txaranga ibili ziren herriko kaleetan barrena. Ikasturtea borobiltzeko jaialdia egingo du Imanol Urbieta musika eskolak bihar arratsaldean.
17:30ean ekin zioten lanari txistulariek, eta 18:00etan egin zuten kalejira Udaberri, Zigordia, udaletxea, Modelo aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Larrañaga farmaziatik pasatuta.
Bero sapari doinu uholdearekin erantzun zioten atzokoan zarauztarrek.