Epaimahaiak horrela erabakita, Iñaki Cabido izan da 43. Fernando Maiztegi Argazki Rallyko irabazlea, 119,5 puntu lortuta. Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia, Torre Luzea eraikineko erakusketa aretoan. 40 parte hartzaile inguru izan ditu aurtengo lehiaketak, eta bigarren saria lortu du Jose Miguel Romerok (118 puntu); hirugarrena, berriz, Jose Carlos Romerok (115,5 puntu).
Horrela, Cabidok 160 euro eta Andra Mari Zeruratzearen garaikurra jaso ditu; bigarren sailkatuak 130 euro eta garaikurra; eta hirugarrenak, 100 euro eta garaikurra. Argazkirik ederrenaren saria ere banatu dute (80 euro), eta hori ere Cabidorentzat izan da. Nahikari Barrosek, berriz, garaikurra jaso du, 16 urtez azpiko lehenengo sailkatua izateagatik.