Samara Velte eta Josu Martinez EHUko Nor taldeko ikerlariek 2005 eta 2025 bitartean euskal zinema izan denaren "begirada panoramiko" bat osatu dute. Euskal zinemaren errolda bat sortu dute, Veltesen hitzetan "euskarazko liburugintzarekin Joan Mari Torrealdaik 1977. urtetik aurrera egin zuenaren moduko lan bat".
Ikerlariek azken hogei urteetan nagusiki euskaraz ondutako 1.267 film zenbatu dituzte, esaterako, dokumentalak, animaziozko lanak, fikziozko film luze eta laburrak eta lan esperimentalak. Bildutako datuak Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroan aurkeztu dituzte ikerlariek. Bertan, ibilbidea aztertu dute, eta alor horretan lan egiten duten eragile nagusiak eta adituak elkartu dituzte Donostiako Miramar jauregian.
EHUko ikerlariek Berria egunkariari adierazi diotenez, filmen erdiak baino gehiago herri ekimenez sortu dira: "Zinema herrikoia existitzen da".