ASEBIER gaixotasun arraroen Euskadiko elkarteak informazio mahaia jarriko du etzi, asteazkena, Musika Plazan. Bi orduz egongo da zabalik postua, 11:00etatik 13:00etara, eta denbora horretan, besteak beste, herritarrei gaixotasun arraroak dituzten pertsonen, diagnostiko baten bila ari diren pertsonen eta haien familien errealitateari ahotsa emango diete.
Horrez aparte, interesa duen orori gaixotasun arraroei buruzko informazioa eskaintzen egongo dira postuan, eta orientazioa eta sentsibilizazioa ere emango dituzte. Elkarteak azaldu duen moduan, interesa duen edozein pertsona hurbildu ahal izango da postura, gaixotasun horiei eta dauden laguntza-baliabideei buruz sakontzeko.