Imanol Urbieta musika eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du bihar

Intza Trula 2026ko ekainaren 18a

Imanol Urbieta musika eskolako ikasleak, kalejira batean. (Jabi Gonzalez Toston)

Frontoi Txikin izango da ikasleen emanaldi nagusia, 18:30ean. Hala eta guztiz ere, emanaldi nagusiaren aurretik txistularien diana, batukada eta txaranga ibiliko dira Zarauzko kaleetan barrena.

Ikasturtea borobiltzeko jaialdia egingo du Imanol Urbieta musika eskolak bihar arratsaldean. Frontoi Txikin egingo dute emanaldi nagusia, 18:30etik aurrera, baina musikak lehenago girotuko du herria; izan ere, horren aurretik txistularien diana, batukada eta txaranga ibiliko dira kalez kale.

Hain justu ere, 17:30ean hasiko da txistularien diana, eta, ordu laurden geroago, batukadak hartuko ditu kaleak. 18:00etan abiatuko du kalejira txarangak, eta talde horietan parte hartzen ez duten ikasleak emanaldia eskaintzen hasiko dira 17:45 aldera. Kalejirako ibilbidea ondorengoa izango da: Udaberri, Zigordia, udaletxea, Modelo aretoa, Musika Plaza, Kale Nagusia eta Larrañaga farmazia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide