Xirula Mirula musika eskolak ateak itxiko ditu

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 16a

Xirula Mirula musika eskolan haurrak kantari, atzean Joxean Urbieta dagoela. (Joseba Parron/Irutxuloko Hitza)

Eskolaren ibilbide guztian irakasle aritu den Joxean Urbietak gidatzen zuen azken urteotan, eta honek erretiroa hartuko duenez, itxi egingo dute zentroa.

Xirula Mirula musika eskola ikasturte honen amaieran itxiko dute, Joxean Urbietak erretiroa hartuko duelako. Azken urteotan Imanol Urbietaren semeak gidatu du Donostiako Amara Berri auzoko eskola, haren aitak 70ko hamardakaren hondarrean haurrei musika euskaraz irakasteko sortutako metodoari fidel.

Zarautzen sortu zuen lehen musika eskola, eta bertan ondu zuen Xirula Mirula metodoa, ondoren Astigarraga, Hernani eta Donostiako Martutene eta Loiolako auzoetara eramango zuena. Xirula Mirula grabaketa estudioa eta musika eskola 1983an zabaldu zuten Amara Berrin; bertan grabatu zituzten diskoak. Gainera, musika ikasteko tokia izateaz gain, euskararen arnasgune ere bazen.

Joxean Urbietak Berria egunkariari adierazi dionez, nahiz eta musika eskola itxi egingo den, metodoak ez du erretirorik hartuko: "Xirula Mirularen etorkizuna irakasleek nahi dutenaren araberakoa da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide