Uda honetan ere Arranopola kultur ekimeneko kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Uztailaren 2tik hasi eta abuztuaren 27ra arte, ostegunero, kontzertu bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.
Aurten ere Arranoko gitarra jotzaileek emango diote hasiera Arranopolari. Uztailaren 9an, Mugan talde donostiarra igoko da oholtzara, eta beraien abesti berriak entzuteko aukera izango da. 2019an jaio zen taldea, eta Bizirik Ez Bagaude izeneko lehen diska argitaratu zuten 2022an. Orain, estudioko hirugarren lana aurkezten ari dira, Bizitza ozen denean.
Uztailaren 16an Kak taldeak emango du kontzertua, Meñakabarrenan lau lagunek osatutako taldeak. Uztailaren 23an Ramona's First Evil Boyfriend taldeak girotuko du Arranoko terraza. Libe Kortazar eta Jon Basagurenen txanda izango da uztailaren 30ean, eta Kaskezurrena abuztuaren 6an. Abuztuaren 13an Usurbilgo rockaz gozatzeko aukera izango da, Mihise taldearen eskutik. Physis Versus Nomos taldeak musika psikodelikoa ekarriko du Musika Plazara abuztuaren 20an, eta Arranopolari amaiera Ainhoa Urteagak emango dio abuztuaren 27an.
- Uztailak 2: Arranoko gitarjoleak
- Uztailak 9: Mugan
- Uztailak 16: Kak
- Uztailak 23: Ramona's First Evil Boyfriend
- Uztailak 30: Libe Kortazar eta Jon Basaguren
- Abuztuak 6: Kaskezur
- Abuztuak 13: Mihise
- Abuztuak 20: Physis Versus Nomos
- Abuztuak 27: Ainhoa Urteaga