Dario Urzairen 'Une batean' aldi baterako erakusketa zabalik dago Photomuseumen

Intza Trula 2026ko ekainaren 11

'Une batean' erakusketako pieza bat. (Dario Urzay)

Izen bereko aitonari, aitari eta semeari, hiru belaunaldiri, lotutako materialak biltzen ditu erakusketak. Abuztuaren 2a izango da mostra bisitatzeko azken eguna, ondorengo ordutegian: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Dario Urzai argazkilari bilbotarrak aldi baterako erakusketa zabaldu berri du Photoumseumen. Une batean du izena bildumak, eta izen bereko aitonari, aitari eta semeari, hiru belaunaldiri, lotutako materiala biltzen du.

Erakusketa aitak mende erdi baino gehiagoz egindako 2.500 negatiboko artxibotik abiatzen da. Multzo horretatik, artistak bere jaiotza aurreko irudiak aukeratu ditu, nabigazioarekin zerikusia dutenak: portuak, estalkiak, itsasontziak, zeharkaldiak eta nabigatzeko ekintza lekuz aldatuta, murriztuta edo irudikatuta agertzen diren eszenak.

Aitonaren itsas bizitzatik ez dago argazkirik gordeta. Bere presentzia aitari kontatutako istorioen bidez jaso da, eta ondoren semeari irudi mental gisa transmititu zaizkio oroitzapen horiek.

Jatorrizko argazkien ondoan hutsune horri lotutako beste irudiak ere agertzen dira: ganbarak, lainoak ezabatutako horizonteak, popatik ikusitako hilarriak eta zuzenean artxibotik ez, baizik eta memoria berreraiki batetik datozen nabigazio-espazioak.

Erakusketa ia bi hilabetez egongo da Photomuseumen: abuztuaren 2a izango da mostra bisitatzeko azken eguna, ondorengo ordutegian: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide