Leioako (Bizkaia) Arte Ederretako Fakultateko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak bildu dituzte, eta Sanz Enea eraikinean erakusketa zabaldu dute horiekin guztiekin. Margolanak, eskulturak, zeramika piezak eta ikus-entzunezko proiektuak jarri dituzte bertan, hain justu.
Dagoeneko zabalik dago erakusketa, eta hilabete inguru egongo da hura bisitatzeko aukera. Zehazki, uztailaren 5a izango da azken eguna, eta tarte horretan egunero egongo da zabalik, ekainaren 26a salbu. Ordutegiari dagokionez, 18:00etatik 20:00etara izango da.