Gero eta gertuago daude sanpelaioak. Honen harira, Bazion Ze Muitua herri mugimenduak deituta, transpelayoetako txosna feministaren inguruko bilera irekia antolatu du, Transpelayotan kaliak hartzea goaz! lelopean. Hitzordua bihar jarri dute, 18:30ean, Musika Plazan. Txosna, txandak, gaueko manifestazioa edo autodefentsa feminista bezalako gaiak jorratuko dituzte bileran.