Egoitz Aranak ez du Realean jarraituko

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 1a

Egoitz Arana Reala Bren partida batean.

Talde txuri-urdinak gaur jakinarazi du atezain zarauztarrak ez duela jarraituko Reala B taldean. 11 denboraldi egin ditu Aranak Realean, nahiz eta tartean Azkoitiko Anaitasunan eta Cadizko San Fernandon jokatu zuen. Realak eskerrak eman dizkio urteotan egindako ahaleginagatik.

Egoitz Arana (Zarautz, 2002) atezainak ez du Realean jarraituko. Gaur jakinarazi du talde txuri-urdinak Reala B taldean ez dutela segituko hiru jokalarik; tartean, Aranak. 11 denboraldi eginda utziko du zarauztarrak Reala. 

12 urte zituela iritsi zen Arana Realera, 2014. urtean. Zarautz taldean hasi zuen futbol ibilbidea, eta Realak fitxatu ostean (2024-15 denboraldian), 2019an Azkoitiko Anaitasuna taldean jardun zuen, utzita. Atzera Realera itzuli zen denboraldi bat eginda, eta 2022ko abuztuaren 5ean Realaren lehen taldearekin debuta egiteko aukera izan zuen, Eibarren aurkako lagunartekoan. 

2023-24 denboraldian Cadizko San Fernando taldean jokatu zuen, orduan ere Realak utzita, eta han ere denboraldi bat eginda itzuli zen talde txuri-urdinera. 2024-25 denboraldian eta oraintxe bukatu berri denean Reala Bn jardun du.

Realak eskerrak eman dizkio Aranari harrobiko kide izan den denboran egindako ahaleginagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. "Realak onena opa dio bere etorkizun pertsonalean eta profesionalean", esan du klubak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide