Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, Euskal Herriko dozenaka tokitan Mintzodromoak egin zituzten atzo, ostegunarekin batera, AEK-k antolatuta. Eskualdean Azkoitian, Zarautzen eta Zestoan egitekoak baziren ere, azken bi horietan egin zituzten aipatutako ekintzak. 18:00etarako jarri zituzten hitzorduak, eta bertan bildu ziren dozenaka herritar. Zestoan udaletxeko arkupeetan bildu zen taldetxo bat, eta Zarautzen, berriz, AEK-k Zuberoa kalean duen egoitzaren parean, Klabelinsoron.
Hitzordu horien helburua da, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.
