Sonia Murugarrenen argazki garaikideak, Argazki Bilera borobiltzeko

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 6a

Sonia Murugarrenen erakusketako argazki bat.

Atzemandako materiatik eraikitako irudira izeneko erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen, eta ekainaren 7ra arte izango da ikusgai.

Argazki Bilerako azken erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen: Sonia Murugarrenen Atzemandako materiatik eraikitako irudira. Argazkilariaren proposamenean argazkiak ez du erregistro gisa jokatzen, ondorio gisa baizik. Hala, irudia materia organiko modura aurkezten du, baina xehetasunen handitzeak eta intentsitate kromatikoek gauzen –maiz landareen eta hostoen–nortasuna aldatzen dute, jatorria ezabatu gabe.

Murugarrenen argazki garaikideak ekainaren 7ra arte izango dira ikusgai zaerauzko Argazki eta Zinema Museoan, astaertetik igandera, 18:00etatik 20:00era. Bestalde, Argazki Bilerako beste bi erakusketak maiatzren 24ra bitartean bisitatu ahal izango dira:  Muittu. Euskal Animazioa 1980-2004 izenekoa Sanz Enean, eta Juan Luis Zufiria zarauztarraren Argiak eta ilunak argazki-proiektua, Torre Luzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide