'Las vallas que nos aprisionan, los cayucos que nos ahogan' liburua aurkeztuko du Jesus Prietok Zazpin

Intza Trula 2026ko maiatzaren 6a

Jesus Prieto, 'Las vallas que nos aprisionan, los cayucos que nos ahogan' liburuaz hitz egiten. (Eloy Gonzalez)

Etzi, 19:00etan, izango da saioa, Zazpi kultur aretoan. Liburuaren idazlearekin batera solasean ariko dira Luisa Garcia PSE-EEko Hezkuntza, Zientzia eta Ikerketa eta Euskara Idazkaria eta Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko zinegotzia.

Jesus Prietok Las vallas que nos aprisionan, los cayucos que nos ahogan liburuaz hitz egingo du etzi, ostiralez, Zazpi kultur elkartean. 19:00etan hasiko da saioa, eta egileaz gain Luisa Garcia PSE-EEko Hezkuntza, Zientzia eta Ikerketa eta Euskara Idazkariak eta Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko zinegotziak ere parte hartuko dute solasaldian.

20 urteko lanaren emaitza da liburua, eta, besteak beste, "migrazio irregularraz" mintzo da bertan. "Gogorra da XXI. mendean gizakiekin trafikatzen zalantzarik ez dutenen eta haien duintasuna muturreraino iraintzen dutenen aurrean lan egitea, dio Prietok. Ondorengoa gehitu du: "Gaizkile taldeak, jendarmeak, buruzagi erlijiosoak, cayucoen jabeak, garraiolariak, merkatari pikaroak edo negoziatzaileak. Guztiek esplotatzen dute miseriatik, gerratik edo zapalkuntzatik ihes egiteko beharra. Nekez geldiaraz daitekeen sentimendua. Lan hau bizitza hautsiekin eraikita dago, kontzertinek eragindako orbain izugarriekin, begirada beldurtiekin...".

Prieto maisua, antropologo soziala eta kulturarteko ikasketetan doktorea da. Immigrazioari buruzko ikerketa askoren egilea ere bada, gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide