Larunbatean, maiatzak 9, edonorentzat bideratuta egongo diren ate irekiak egingo dituzte Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. 10:00eatik 12:30era musika eskola ezagutzeko aukera egongo da. Mugimendu gelak, musikoterapia eta instrumentu guztiak aurrez aurre ikusi, entzun eta probatzeko aukera eskainiko dute.
Halaber, aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 11tik 25era izango da, bi datak barne. Izena eman nahi dutenek hainbat modu dituzte horretarako: esaterako, musika eskolaren atarian eman dezakete izena, edota imanolurbietazme@gmail.com posta elektronikora mezua bidali. Telefonoz nahiago izanez gero, 943-50 65 89 zenbakira deitu daiteke, eta, bestela, ikastetxean bertan ere egin daiteke inskripzioa. Horretarako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera 15:30etik 19:30era, eta ostiraletan 11:30etik 14:30era.