Datozen asteetarako antolatu dituen bi hitzorduren berri eman du Udaberri jubilatuen elkarteak: landareak zaintzen ikasteko tailerra alde batetik, eta Bilborako irteera bestetik. Gainera, aipatu bi jardueretarako izena emateko aukera zabalik dagoela ere jakinarazi du elkarteak.
Landareen tailerrari dagokionez, bi saio egingo dituzte: bata maiatzaren 12an izango da, eta, bestea, 13an. Bi kasuetan 10:30etik 12:30era izango da tailerra. Hala, lehenengo eguneko saioan izena emateko Udaberriren bulegora jo behar da, eta bigarrenerako izen ematea Iñurritza bulegoan egin behar da.
Bilborako irteera, berriz, maiatzaren 20an egingo dute. Itsasontziz itsasadarra ikusiko dute, hiriburuko erdigunean bazkaldu, eta arratsaldean Arte Ederren Museoa bisitatuko dute. Interesa duten bazkideek izena eman dezakete Udaberriren bulegoan.