Ostalaritzari zuzendutako iruzur saiakeraz ohartarazi du udalak

Intza Trula 2026ko maiatzaren 5a

Sakelako telefono bat. (Pixabay)

Udalak jakitera eman duenez, "azken egunetan zarauztar batzuk iruzur saiakeren biktima" izan dira. Erakundeak kontatu du engainu saiakera horretan pertsona batek herriko hainbat establezimendutara deitu duela, bere burua udal teknikari bezala aurkeztuz.

Zarauzko Udalak ostalaritzan izandako iruzur saiakerez jakinarazi nahi izan ditu herritarrak. Kontatu duenez, "azken egunetan zarauztar batzuk iruzur saiakeren biktima" izan dira.

Zehazki, erakundeak kontatu du engainu saiakera horretan pertsona batek herriko hainbat establezimendutara deitu duela, bere burua udal teknikari bezala aurkeztuz. Hori horrela izanik, udalak gogorarazi du jakinarazpen ofizial oro elektronikoki edota idatziz egiten dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide