Nadia Erostarbe finalerdietara sailkatu da Munduko Surf Zirkuituko hirugarren proban

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 3a

Nadia Erostarbe gaur, finalerdietarako txartela lortu berritan. (Utzitakoa)

Finalerdietara sailkatu da zarauztarra Munduko Surf Zirkuituko hirugarren proban, Australian. Finalerdietan Stephanie Gilmore australiarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak, munduko hiru txapelketaren jabe den surflariaren aurka. Goizaldean jokatuko dituzte finalerdiak.

Izugarrizko balentria egin du Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak asteburuan; izan ere, finalerdietara sailkatzea lortu du Munduko Surf Zirkuituko hirugarren proban, Australian. Aurreko bi probetan aurrera egiterik lortu ez bazuen ere, egunotan Gold Coasten jokatzen ari diren hitzorduan ez du hutsik egin.

Atzo, bigarren txandan, Caroline Marks estatubatuarra izan zuen parez pare, baina 14,67 puntu batuta, hura kaleratzea lortu zuen zarauztarrak. Gaur goizaldean, berriz, Gabriela Bryan hawaitarra gainditzea lortu du. Jardunaldiko puntuaziorik altuena eskuratu du, gainera, Erostarbek gaurko jardunaldian; lehen olatuari esker, 8,67 puntu batu ditu.

Finalerdietan Stephanie Gilmore australiarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak, munduko hiru txapelketaren jabe den surflariaren aurka. Goizaldean izango dira finalerdiak, bai emakumeenak, bai gizonenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide