Aresti eta Mendilauta kaleen berrurbanizazioa, martxan jada

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 8a

Aresti eta Mendilauta kaleen berrurbanizazioa gauzatzeko lanak hasi dituzte aste honetan.

Herriko gune horren azpiegitura hobetzea da lanen helburua. Berrurbanizazioa gauzatzeko epea lau hilabetekoa izatea aurreikusi dute, eta bitartean oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea itxita egongo da. 

Zarauzko Udalak aste honetan jarri ditu martxan Aresti eta Mendilauta kaleen berrurbanizazioa gauzatzeko lanak. Lehiaketa publiko bidez erabaki da lanak Construcciones Zubieder S.L enpresari esleitzea, 646.470,21 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin, zehazki.

Lan hauen barruan, Aresti kalea berrurbanizatuko dute, baita Mendilauta kalearen zati bat ere, bertako azpiegiturak hobetzeko. Hori horrela, lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa izatea aurreikusi dute, eta bitartean, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea itxita egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide