Peña II.a nagusitu zen atzo Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako partidan, eta, beraz, final-laurdenetara sailkatu da. P. Etxeberriaren aurka neurtu zituen indarrak Aritzbatalde pilotalekuan, eta tolosarra 22-20 nagusitu zen.
Bigarren mailako partida ere jokatu zuten atzoko jaialdian, bi anaien artekoa. Zubizarreta III.ak 22-17 hartu zuen mendean Zubizarreta IV.a, hain zuzen ere.
Horrez gain, hirugarren partida bat ere ikusi ahal izan zen frontoian, bikoteka. Hain zuzen ere, Larrazabalek eta Imazek 22-15 irabazi zuten Artolaren eta Landaren aurka.