Herriko lehen eskubaloi taldea da apirileko Zarautz Guka aldizkariko protagonistetako bat

Erredakzioa

Duela 60 urte sortu zuten eskubaloi taldeko kideak; herriko aurreneko taldea izan zen. (Utzitakoa)

Kalean da apirileko Zarautz Guka aldizkari digitala. Iraia Elias dator azalean, hari egindako bideo-elkarrizketa mamitsua baitator barruko orrialdeetan. Ez da, baina, hil honetako protagonista bakarra; duela 60 urte herriko aurreneko eskubaloi taldea nola sortu azaltzen duen erreportajea ere jasotzen du apirileko zenbakiak.

Kalean da apirileko Zarautz Guka aldizkari digitala. Besteren artean, Iraia Elias aktoreari egindako bideo-elkarrizketa, herriko lehen eskubaloi taldeari buruzko erreportajea eta Nerea Saldias dantzariari egindako erretratua jasotzen ditu; baita Imanol Epeldek Aner Peritzi Santa Barbara gainetik bidalitako audio mezua eta Mireia Galarza Bastidaren, Alex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak ere. Horiez gain zer gehiago datorren jakin nahi duenak, aldizkaria oso-osorik eskura du hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide