Gaur ikusi du argia martxoko Zarautz Guka aldizkari digitalak. Erreportaje nagusian Imanol Urbieta musika eskolako hainbat kide dira protagonista. Musika inklusiorako bide nola izan daitekeen azaldu dute haiek. Horrez gain, Miren Vives arkitektoari egindako bideo-elkarrizketa eta Julen Olazabal ostalariari egindako erretratua jasotzen ditu martxoko zenbakiak, eta baita Aner Peritzek Santa Barbaratik Imanol Epelderi bidalitako audio mezua eta Maria Ruiz de Azuaren, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak ere.
