Kirol giro sanoa nagusi Eskalatzaile Gazteen I. Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 28a

Guztira, 10-16 urte bitarteko 110 gaztek hartu dute parte Klimb Zarautzek estreinako antolatu duen txapelketan. Bihar, Eskalatzaile Txikien III. Topaketa egingo dute.

Klimb Zarautzen ekimenez, Eskalatzaile Gazteen Txapelketa jokatu dute gaur estreinako aldiz, eta kirol giro sanoa nagusitu da jardunaldi osoan. Eskalada gustuko duten gazteei "lehiatzeko eta ikasten jarraitzeko" aukera eskaini asmoz antolatu dute, eta, guztira, 10 eta 16 urte arteko 110 lagun elkartu dira Klimb Zarautz rokodromoan.

Lau kategoriatan banatuta aritu dira lehian, eta modu honetan geratu dira sailkapenak:

11 urtez azpiko mutilak
1. Iur Prol Zumelaga
2. Jorge Arias Nemiña
3. Amets Rodriguez Camio

11 urtez azpiko neskak
1. Milena Flidlider
2. Nile Intxaurbe Jauregizar
3. Elene Miguel Dominguez

13 urtez azpiko mutilak
1. Andrei Flidlider
2. Manex Mendiburu Las Hayas
3. Eñaut Landa Garmendia

13 urtez azpiko neskak
1. Camille Toña Gartzia
2. Noa Arantzamendi Arretxea
3. Mara Tapia Grasa

15 urtez azpiko mutilak
1. Asier Intxaurbe Jauregizar
2. Iraultza Azkue Alkorta
3. Svetoslav Flidlider

15 urtez azpiko neskak
1. Maddi Mendiburu Las Hayas
2. Iraide Garcia Garcia
3. Xare Ferrero Pagaldai

17 urtez azpiko mutilak
1. Jon Gutierrez Zendoia
2. Unax Rodriguez Anton
3. Ibon Larrañaga Aranbarri

17 urtez azpiko neskak
1. Libe Fernandez Zubeldia
2. Aino Zubizarreta Garcia
3. Ane Astigarraga Etxeberria

Bihar goizean, berriz, Eskalatzaile Txikien III. Topaketa egingo dute.  Haurren topaketa. Egitasmoak izaera parte hartzailea izango du, eta, guztira, 40 haur inguru ariko dira eskalatzen. Kasu honetan ez da finalik egongo, ezta podiumik ere,  eta haur guztiak izango dira irabazle.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide