Zarauzko Pilota Txapelketako bigarren final-laurdenak jokatuko dituzte bihar

Intza Trula 2026ko otsailaren 28a

Zarauzko II. Pilota Txapelketako lehenengo final-laurdeneko partida bat, pasa den iganden. (Mireia Galarza Bastida)

Gazte eta senior mailako final-laurdenak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita, Aritzbatalde kiroldegian. Pasa den igandean abiatu zuten txapelketa: gazteen mailan Eneko Bidezabal eta Aitor Etxeberria nagusitu ziren, eta seniorretan Beitia eta Segurola.

Pasa den astean abiatu zuten Aritzbatalden Zarauzko II. Pilota Txapelketa, eta bihar izango du jarraipena. Bigarren final-laurdenak jokatuko dituzte 17:00etan hasita, eta aurrekoan bezala, gazte mailako eta senior mailako partida bana izango da jokoan.

Hala, gazteen mailan, Otaegik (Behar Zana) eta Galarragak (Mundarro) osatutako bikoteak Paraguayo VII. (Najerino) eta B. Elola (Behar Zana) pelotariek osatutakoaren aurka jokatuko dute. Seniorretan, berriz, J. Bidezabal (Zarautz) eta Elorz (Upo Mendi) Ibarra (Eibar) eta Galartzaren (Larraun) aurka ariko dira.

Aurreko astean jokatutako lehenengo final-laurdenetan, gazteen mailan, Eneko Bidezabal eta Aitor Etxeberria nagusitu ziren; seniorretan, berriz, Beitia eta Segurola izan ziren garaile.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide