Inauteriak 2026

Beti Jai Fanfarrearen kalejira, igande eguerdia alaitzeko

Intza Trula

12:00etan abiatu du txarangak kalejira, Aitzuritik. Herriko kaleak zeharkatu dituzte jarraian, txokoak musikaz jantziz.

Asteburua aurrera doa apurka-apurka, eta aurtengo inauteriak amaierara heltzen hasiak dira. Atzoko festaren ostean, gaur eguerdian izan du jarraipena jai giroak Zumaian: Beti Jai Fanfarreak giro aparta jarri du herriko txokoetan.

Atzoko eguraldi kaskarraren arrastorik ez da sumatu gaur, eta txarangak normaltasun osoz egin ahal izan du bidea. 12:00 aldera hasi dute kalejira Aitzuritik, eta herrigunerako bidea hartu dute ondoren, Alai auzunea eta Kantauri plaza igarota.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide