Abandonatutako umeen senitartekoen borroka, otsaileko Zarautz Guka aldizkarian

Erredakzioa 2026ko otsailaren 6a

Arantxa Guarretxena, Karmele Agirrezabala eta Edurne Alberdi, tornuko umeen senitartekoak. (Mireia galarza Bastida)

Kalean da otsaileko Zarautz Guka aldizkari digitala. Tornuko umeen senitartekoen borrokaz gain, Galder Gonzalez wikilariari egindako bideo elkarrizketa, Xabat Olaizolari egindako erretratua, Santa Barbaratik Imanol Epeldek bidalitako audio mezua eta beste hamaika eduki interesgarri biltzen ditu hil honetako aldizkariak. 

Tornuko haurren senitartekoak diren hiru emakume zarauztarrekin egon da Guka otsaileko Zarautz Guka aldizkarirako. Abandonatutako umeei deitzen zitzaien tornukoak, eta Gipuzkoan baziren haientzat sehaska etxeak, beste familia batzuetara bideratu bitarterako. Ume haietako askok kasualitatez jakin zuten utzitakoak izan zirela, eta euren familia biologikoen berririk izan gabe hil ziren. Haiei buruzko informazio guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dago, baina abandonatutako ume haien senitartekoei ez die eman nahi, eginahal guztiak egiten ari diren arren. Borroka horren inguruan Arantxa Guarretxenak, Karmele Agirrezabalak eta Edurne Alberdik emandako azalpenak jasotzen ditu aldizkarian datorren erreportajeak.

Hil honetako Erretratua, berriz, Xabat Olaizolari egin diote. Eskubaloian eta herri kiroletan ibilitakoa da, eta azkenaldian, batez ere, herri kirol jaialdien antolakuntzan dabil. Egindako bideaz eta urratzen ari denaz hitz egin du.

Santa Barbaratik, Imanol Epelde aritu da gogoetan, itzulerak gai hartuta. Musika kaxa-n Amaia Urbieta sartu da, Motxian-Etxebeltz bertsoguneko kidea. Galder Gonzalez wikilariari egindako bideo elkarrizketa interesgarria ere badator. Eta ohiko iritzi emaileek ere ez dute hutsik egin.

Hori guztia eta gehiago eskura duzue, honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide