'Test' soinu fikzioa estreinatu du Ulu Mediak

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 4a

Aranzabal, ezkerretik hasita lehena, eta Etxeberria anaiak, eskuinetik hasita lehenengo biak. (EITB)

Argitaratu berri duten thriller psikologikoak gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko kontrol eta manipulazio joko batean barneratzen du entzulea. Proiektuaren atzean daude Oier Aranzabal, eta Martin eta Xabier Etxeberria anaiak. 

Oier Aranzabalek zuzenduta, eta Xabier eta Martin Etxeberriak idatzita, Test soinu fikzioa estreinatu zuen astelehenean ULU Mediak. Argitaratu berri duten thriller psikologikoak gizakiaren eta adimen artifizialaren arteko kontrol eta manipulazio joko batean barneratzen du entzulea, eta besteak beste, Lorea Intxausti, Joseba Apaolaza eta Ramon Agirre ditu protagonista. 

EITBren Guau audio plataforman dagoeneko entzun daitezke soinu fikzio berria osatzen duten sei atalak. Bertan, autobus batean 17 hildako agertzen dira, horietako lau adin txikikoak. "Task multinazionalak garatutako adimen artifizial aurreratu bat egon daiteke gertatutakoaren atzean, eta, agian, ez da istripua izan", azaldu zuten aurkezpenean. Donostiako EHUko Informatika fakultateko Ada Lovelace aretoan egin zuten asteleheneko aurkezpena. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide