Etzi zabalduko dute Iban Illarramendiren 'Toki' erakusketa

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 3a

Iban Illarramendiren 'Toki' erakusketa. (Guka)

Ilustratzaile zarauztarraren unibertsoa ezagutzeko parada izango da ostegun honetatik hasi eta martzoaren 22a bitartean, Sanz Eneako erakusketa aretoan.

Iban Illarramendi ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko zarauztarrak Toki izeneko erakusketa zabalduko du ostegun honetan, 18:00etan, Sanz Enea kultur etxean. Sortzaileak oroimenean iltzatuta dituen lekuak jaso ditu bere ilustrazioetan, non Zarautzek presentzia handia izango duen. Orohar, naturak, itsasoak, geometriak eta minimalismoak bat egingo dute erakusgeletan paratuko dituen irudietan, Illarramendiren unibertsoan.

Erakusketa martxoaren 22ra arte egongo da ikusgai, eta aretoa egunero zabalduko dute, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide