Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren hamargarren zenbakia. Asier Nieto ikerlaria dator azalean, eta barruan, hari egindako bideo-elkarrizketan, Azti ikerketa zentroan egiten duten lana eta beste hainbat kontu azaltzen ditu zarauztarrak.
Gainera, beste hainbat eduki interesgarri ere biltzen ditu hil honetako aldizkariak; besteren artean, izen handiko musikarientzat jotzen duten lau herritarren esperientziak; Loretxu Gurrea ile apaintzaileari egindako erretratua; eta Ondharez elkarte sortu berriak bere buruaz egin duen aurkezpena. Eta horietz gain, Aner Peritzek Santa Barbarara bidean Aner Peritzi bidalitako audio mezua entzungai dago, eta baita beste hainbat iritzi artikulu interesgarri ere.
