Musikazaleek hitzordua dute bihar eguerdian: Zarautz Kantuan kantujira egingo du herrian barrena Zarautz Trik taldeak. 12:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan, eta kalez kale abesti ezagunak kantatuko dituzte.
Zarautz Trik taldea zuzentzeaz arduratuko dira Izarra Aristi eta Mertxe Isasti, eta herritar oro animatu dute kalejirara batzera.