Komedia kritika egiteko tresna modura erabiltzeaz ariko dira gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 9a

'Office Space' filma.

Gela programaren barruko saioa izango da, doan, 18:00etan hasita.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, saio berria izango da gaur museoan. Hain zuzen, zineman komedia kritika egiteko tresna modura erabiltzeaz hitz egingo dute, 18:00etan hasita, doako sarrerarekin.

XXI. mendearen hasieran, zientzia-fikziozko eta komediazko hainbat filmetan etorkizuna irudikatu zuten, orainaren ispilu deformatu bat bezala. Gehiegikeriaren eta umorearen bitartez, lan horiek pentsamendu kritikoaren galerari, politikaren hutsalkeriari eta pobretze kulturalari buruz ohartarazten zuten, besteak beste. Proiektu horien artean aipagarriak dira, esterako, Brazil, The Truman Show edo Office Space.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide