Pagoeta Mendizale Elkarteak jakinarazi duenez, urteko lehen irteera Milafrangara (Lapurdi) egingo du. Igande honetan izango da, hilaren 11n, eta Milafranga gaindi izeneko ibilbidea egitea da asmoa.
Milafranga herrian barrena seinaleztatuta dagoen ibilbidea da, 12,7 kilometro ingurukoa, eta egiteko erraza; hala eta guztiz ere, herritarren esku jarri dute irteeraren inguruko informazio guztia, honako lotura honetan.
Hori horrela, Pagoetaren eskutik Milafranga gaindi ibilbidea ezagutu nahi dutenek, irteeran parte hartzeko izena eman beharko dute; Mendizabal kinkila dendan egin daiteke inskripzioa, ostirala bitarte. Igandean 07:30ean elkartuko dira parte hartzaileak, Agoues biribilgunean.